Portada

Podemosen, prestakuntza proiektu politikotzat hartu genuen Vistalegreko II. Herritarren Biltzarraren ondoren, eta, bereziki, «En Marcha 2019» topaketen ondoren. Hor, gure lerro nagusietako batzuk pentsatu ziren, 2019ko Europako, autonomia erkidegoetako eta udaletako hauteskundeetako bide-orrian.

Eskola Podemoseko kargudun publikoentzat da (hau da, eurodiputatuentzat, estatuko eta autonomia erkidegoetako diputatuentzat, senatarientzat, batzarretako kideentzat, kabildoentzat eta consell-entzat eta zinegotzientzat), eta gobernu-taldeetako kide direnentzat. Hainbat arlotako prestakuntza tekniko-politikoa emango da, gure kargudun publikoek lan instituzional hobea egiteko gaitasunak lor ditzaten.

Eta ez hori bakarrik. Eskola honek prestakuntza-gune handi bat izan nahi du etorkizun hurbilerako. Herrialdeko hiri nagusietan gobernatzen dugu, Gaztela-Mantxan eta Consell-etan, baina gehiago eta hobeto gobernatzeko asmoa dugu 2019ko hauteskundeen ondoren. Gure «gobernu-eskola» izango da.

Denboran iraunkorra, lurraldean ibiltaria eta edukietan berriztagarria den eskola bat: orain hasi eta 2019ra arte egingo da, herrialdean mugituko da, eta aldian behin berrituko du bere prestakuntza-programa.

Ibiltaria izateak aukera emango die Podemoseko kargudun publikoei eskolara joateko bide luzerik egin gabe. Ideia erraza da: gure kargudun publikoak deituko ditugu hiri eta data desberdinetara.

Prestakuntza-programa osatu batekin abiatuko gara, hainbat gai dituena, besteak beste: komunikazio politikoa eta oratoria, munizipalismoa, plurinazionalitatea, programa-garapena, feminismoak, landa-mundua eta ustelkeriaren kontrako politikak.

Podemoseko hainbat idazkaritzak, arlok eta taldek hartuko dute parte. Eta, jakina, nahi dugu zuk ere, Podemoseko kargudun publikoak, parte hartzea. Zure zain gaude!

I. edizioa: ekainaren 9an eta 10ean Leonen, eta bertan izango dira Gaztela eta Leon, Galiza, Asturies eta Kantabriako kargu publikoak

II. edizioa: Iruñean, ekainak 29 eta 30 eta uztailak 1, eta bertan izango dira Euskadiko, Nafarroako, Errioxako eta Catalunyako kargu publikoak